Saltatu eta joan eduki nagusira

Mezuak

💀 ESKELETOEN DANTZA🎶

Skeletoen dantzaren bideo isilari ahotsa jartzea izan da gure proiektua. Horretarako, lehenik gidoia idatzi dugu, eta ondoren ahotsa irratian grabatu dugu. Grabazioa eginda, bideoaren muntaia  egin ahal izan dugu. Lanik zailena ahotsa bideoaren momentu zehatzekin bat etortzea izan da, baina egia esan, ahotsa grabatzen primeran pasa dugu eta asko disfrutatu dugu. Hona hemen egindako lanaren emaitza ⬇️📽️ Eskeletoen dantza
Azkenaldiko argitalpenak

MONTESSORI APALATEGIA 📚

Kaixo! Gu Markel eta Zumai gara, eta ELE eremuan liburutegi txoko berri bat sortu dugu. Horretarako, STEAMen apalategiaren muntaia egin dugu, eta emaitzarekin oso pozik gaude. Orain, gure ipuinak txukun-txukun antolatuta daude 😊 Egindako lanaren emaitza ikusteko, h ona hemen bideoa ⬇️📚 Eskerrik asko irakurtzeagatik! Montessori apalategia

🎃 Gau Beltza Adunako Herri Eskolan 👻

Ostiralean Gau Beltza ospatu genuen Adunako Herri Eskolan. Tradizioz beteriko egun honetan hainbat jarduera aurrera eraman genituen. Kalabaza bizkotxoa prestatu🍰, eskulanak egin 🎨, kalabazak hustu, margotu eta apaindu , eta mozorrotu egin ginen. Eguna bukatzeko gure beldurrak erre eta  PISTA JOLASA egin genuen herrian zehar 🕵️‍♀️. Eguna borobiltzeko, guraso elkarteak antolatutako 🌰 gaztai jatea izan zuten gure eskolako ikasleak. 🎃 Xanduli, manduli, kirrikiki, eman jatekoak guri! 🍬🍫

📚 Bikoteka Irakurtzen👦👧

📚 Bikoteka Irakurtzen👦👧 Gure eskolan hilabetero ikasleek bikoteka irakurtzen dute. Helburua da elkarri lagunduz irakurketan trebatzea 📖 eta irakurtzeko gogoa piztea. Handienek txikienei laguntzen diete, eta horrela irakurketak giro goxoa eta atsegina sortzen du.

🌿 Aiztondo Txiki 🌿

  Asteartean Aiztondo Txiki ospatu genuen Zizurkilen.  Mendiagain eskolako ikasle eta irakasleek ibilbide eta pista jolasa herrian zehar prestatu zizkiguten.  Beste eskolako haurrekin jolastu, barre egin eta lagun berriak egiteko aukera paregabea izan genuen.  Eguna dibertigarria eta atsegina izan zen eta poz pozik bueltatu ginan denok etxera 🏡.

ZUHATZA 🏝️

 🌞 Lehen Hezkuntzako ikasleak Zuhatzara joan gara gaua pasatzera, uretako eta lehorreko ekintzak egin ditugu; pedalo, eskalada, surf, arraun...Naturaz inguratuta eta eguraldia lagun, primeran pasa dugu. Barre, abentura eta momentu pila bat izan ditugu. 🌳🤝💚 🎥 Gainera, prestatutako bideo honetan  ikusi ditzakezue egun horietako argazki eta momentu politenak. 📸

LIBUREN ALTXORRA 📚

                                                             Kaixo, Gaur, irailaren 25, Mariren bisita izan dugu.  Liburuaren altxorrean topatuko ditugun  liburuak erakutsi eta  pasarte batzuk irakurri dizkigu. Liburuak eskolan geratuko dira azaroak  4ra  arte, eta gero beste eskola batera bidaiatuko dute. Bitartean liburu hauetaz gozatuko dugu.📚